Boluntarioak lortzeko kanpaina abian jarri du FEGEVOLek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 14a, 19:03
"Denok egiten dugu Getxo" lelopean, 2004ko udarako boluntarioak lortzeko kanpaina martxan jarri du Getxoko Boluntarioen Erakundeen Federazioak (FEGEVOL). Oraingo honetan, borondatezko lanaren garrantzia erakustea izango da elkartearen eginkizun nagusia. "Lan-mota honek norbera aberasten du, behartsuak laguntzen ditu eta, horrenbestez, udalerria hobetzen du. Izan ere, denok gara Getxo eta gu gara Getxo udalerri hobea eta gizatiarragoa bihurtu dezakegunak", adierazi dute arduradunek. Interesa dutenek edo informazio gehiago gura dutenek 626 25 21 41 telefono zenbakira dei dezakete, edo 94 463 50 12 fax zenbakia erabili. Helbide elektronikoa ere badu federazioak: fegevol@terra.es
Getxoko Boluntarioen Erakundeen Federazioa hainbat eremutako boluntarioek osatutako talde-elkartea da, Getxoko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Arloarekin elkarlanean ari dena.

Elkarteen premiak eta interes amankomunak koordinatzea da bere helburua, boluntarioek Getxo udalerrian duten eginkizuna hobetuz eta bultzatuz, eta Udalarekiko elkarrizketarako guneak sortuz, elkarte guztien arteko harremanen mesederako.

Federazioan elkarte hauek daude:

- Gizatiar, emakume elkartea.
- Apsoriasis elkartea, psoriasis gaitza dutenen elkartea.
- Gorabide, adimen ezgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea.
- Bizkel elkartea, bizkarrezur-muina kalteturik dutenen Bizkaiko elkartea.
- Europark elkartea, Getxon Parkinson duten pertsonen elkartea.
- Down Sindromearen Fundazioa.
- Uribe-Kosta elkartea, adimen ezgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea.
- Areata Ilegabe elkartea, alopeziaren aurkakoa.
- Asebi elkartea, bizkarrezur bifidoa eta hidrozefalia duten pertsonen Bizkaiko elkartea.
- Getxoko Gurutze Gorria.
- Laringektomizatuen Bizkaiko Elkartea.
- Andra Mariko Nagusien elkartea - Urtealaiak adinekoenak.
- Aspace, garun-perlesia duten pertsonen Bizkaiko elkartea.
- Minbiziaren aurkako elkartea.
- Aspremar elkartea, gizarte bazterketa saihesteko elkartea.
- Avifes elkartea, gaixo psikikoen senideen elkartea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun