Skalariak taldeak emango die hasiera Larrabasterrako jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 14a, 21:37
Bihar hasi eta igandera bitartean, Karmengo jaietan murgilduta ibiliko dira sopeloztarrak, Larrabasterran. Lau egunetan zehar jolasak, musika, lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak eta abar egongo dira txiki zein nagusien gozamenerako. Besteak beste, 19:00etan suziria bota eta, Gazte Leku fanfarriak alaitutako koadrila jaitsieraren ostean, arku tiro erakustaldia egongo da Urgitxieta plazan, Sopelako D'Arco elkartearen eskutik. 20:00etan, berriz, "Arrantzaleen jokoak" prestatu dituzte neska-mutikoentzat Kulki taldekoek. Azkenik, gaua musika doinuez beteko dute, 23:30etik aurrera, "5 contra" eta "Skalariak" taldeek.
Hurrengo egunetan ere egongo da zerekin gozatu. Besteak beste, aipatzekoak dira ostiralean magia eta umorea uztartzen dituen Jon Zabalen ikuskizuna, egun berean Bilboko Akordioi Orkestra Sinfonikoaren emanaldia eta ateburuan izango diren surf txapelketa eta txirrindularitza lasterketa.

Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun