Punta Galea Txirrindulari taldeko arduradunek adierazi dutenez, ahalegin ekonomiko handiak egin beharko dituzte lasterketaren aseguruaren kostua ordaindu ahal izateko, baina San Inaziotakoa omen da berme batzuekin antolatu dezaketen bakarra. Horretarako, egun horretan, goiz osoan zehar, txozna bat edukiko dute zabalik.
Gaiaren inguruko albisteak:
Punta Galea Txirrindulari Taldeak proben antolaketa bertan behera utzi du (2004 Eka 11)
Orain hilabete bat, Punta Galea Txirrindulari taldeak urtean zehar antolatzen dituen lasterketa guztiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen arren, San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito profesionalaren (Ricardo Otxoaren 4. omenaldia) antolaketarekin jarraitzea erabaki zuen, duela 2 aste, klubeko Zuzendaritza Batzordeak. Horrela, uztailaren 31an egingo da lasterketa, San Inazio egunean, 9:00etatik aurrera.