Sariak:
1. saria:
- 400 euro edozein talde ekintzetarako.
- Afari mundiala.
- 60 euro. Jai Batzordeko baleetan.
- Txapela eta makila.
2. saria:
- 200 euro edozein talde ekintzetarako.
- Parrillada berezia.
- 60 euro. Jai Batzordeko baleetan.
- Saria.
3. saria:
- 120 euro edozein talde ekintzetarako.
- Parrillada berezia.
- 60 euro. Jai Batzordeko baleetan.
- Saria.
Uztailaren 29tik abuztuaren 1era Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren Jaietako koadrilen txapelketan parte hartu nahi duten gazte taldeek hilaren 26ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako Torrene kalean dagoen Kantxa Kirol Moda dendara joan beharko dira interesa dutenak. Bertan banatuko dira oinarriak (frogak...) eta sariak ere ez dira nolanahikoak. Froga guztiak burutzen dituzten koadrilentzako parrillada egongo da.