Zerbitzua berriro ere martxan jartzeko hainbat aukera dituzte esku artean udal arduradunek. Gainera, Eusko Jaurlaritzako teknikari bat bertan egon da falta dena ikusi eta, lehenbailehen material berria jar dezatela eskatzeko.
Besteak beste, zerbitzua udaletxea zabalik dagoen ordutegian besterik ez eskaintzea, uztaileko arratsaldetan lau ordutan begirale egon nahi duen baten bat hartzea edota "berme gehiago eskaintzen duen toki batera aldatzea" aztertzen ari dira, Igartuak azaldu duenez.