Kaletik kaleratu gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 15a, 23:07
Eta orain zer? Kaletik aske ibiltzeko eskubiderik ba ote daukagu? Ez du ematen. Inoiz baino argiago geratu da nor dan jarrera biolentoaren aldekoa. Bi astetan beltzez, gorriz, munipaz eta sekretas beteriko hiru kaleratze biolento jasan ditugu. Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak, Itzubaltzeta Gaztetxearekin batera, alkatearekin elkarrizketatzeko eskaera eginda zeukan, bestalde 13 egun egon gara Txiki Otaegi enparantzan kanpatuta, gaztetxearen aldeko borrokaren sendotasuna agerian utziz eta alternatibak zein irtenbideak lantzeko prest.
Kanpaldiak iraun duen denboran tailerrak dinamizatzen, eztabaidatzen, hitzaldiak antolatzen, kaleko zinea eskaintzen, muralak egiten, komunikatzen, harremanak sendotzen... ibili gara. Baita horretan jarrituko ere!

Ez dugu etsiko! Jakin badakigu hau guztia ez zaiela batere gustatzen herriko agintari eta dirudunei. 5 urteetan 8 kaleratze jasan baititugu, jabego pribatuetatik, udal eraikinetatik, konstruktoreen jabegoetatik... eta azkenik KALETIK!

PNVri, beraz, Getxoko alkatetzari, eta bereziki Zarraoari hainbeste aldarrikatzen duen negoziazioaren irtenbidea gogorarazi nahi genioke. Arazoak ez baitira errepresioaz konpontzen. Kaletik inork ere ez gaita botako.
Barkatu, baina kalea gurea da! Ondorioak helduko dira laster.

Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimendua


Algortako okupazioaren aldeko akanpadaren desalojoaren argazkiak!! - EH Zabaldu


Gaiaren inguruko berriak:

Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak (2004 Uzt 13)

San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz (2004 Uzt 13)

San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk (2004 Uzt 06)

Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea (2004 Uzt 06)

San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek (2004 Uzt 02)

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak (2004 Uzt 01)

Algortako Gaztetxea bota dute. Manifestazioa 20:00etan Gaztetxetik (2004 Eka 30)

Aixerrotan gaztetxea egiteko etxea okupatu izana salatu du Getxoko PPk (2004 Eka 29)

Getxon aste batean bi okupazio: Erromoko Gaztetxea eta Algortako Gaztetxea (2004 Eka 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun