Uztailaren 19an, hau da, hurrengo astelehenean Areetako Kale Nagusiko hodi biltzailea berriztatzeko lanei ekingo die berriro Getxoko Udalak. Zehazki, Amistad eta Andres Larrazabal kaleen arteko zatian. Hobekuntza obrak egiten dituzten denboran (ustez, bizpahiru aste), ezin izango da aipatutako tarteko bazter bietan aparkatu. Sortu daitezkeen eragozpenak barkatzeko erregutu dute udal arduradunek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.