Hainbat gazte talderen artean 33 mila euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 16a, 18:50
Getxoko Udalak 33.503 euro banatuko ditu udalerriko 15 gazte talderen artean. Tokiko Gobernu Batzordeak taldeei euren ohiko jarduerak egiteko urtean behin ematen dien dirulaguntza da. Kopuru handiena, Algortako Scout Taldeak, Gaztetasunak, Irutasunak eta Negubide elkarteak jasoko dute, 2.400 euro bakoitzak. Txikiena, berriz, 1.700 eurokoa Elizondo taldearentzat izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun