Miguel Angel Morillo margolari sevillarraren artelanak ikusgai Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 16a, 19:06
Bihartik uztailaren 24ra arte, bere azken lanak jarriko ditu ikusgai, Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan, Angel Morillo margolari sevillarrak. Olio-pinturek, akuarelek eta luma-muturrez eginiko margolanek osatuko dute erakusketa. Itsasoa eta bestelako hurbileko gaiak erakusten dituzten obrak dira. Pintore sevillarrak familia eta lagunak ditu Euskal Herrian, eta, urtean bi alditan gutxienez, hemen erakusten ditu bere artelanak.
Aipatu bezala, Miguel Angel Morilloren artelanak Gorlizko Eloisa Artaza kaleko 3 zenbakian dagoen Udal Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai, astelehenetik igandera bitartean, 19:00etatik 21:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun