Besteak beste, Santa Mariñe baselizara abiatuko dira udaletxetik 10:00ak aldera. Bertan meza egongo da 11:00etatik aurrera. Ordu t'erdi beranduago, berriz, Ansoleagako parke berria inauguratuko dute, ohorezko aurreskuaren ostean.
Ospakizunarekin jarraitzeko, euskal dantza ikuskizuna egongo da 12:00etatik aurrera, eta ondoren, luncha. Amaitzeko, bazkaria egingo dute Gardoki jatetxean, 14:30ean.
Astelehenean udalbatzarra
Beste alde batetik, 19:30etik aurrera, ohiko osoko bilkura egingo da Sopelako udaletxean, uztailaren 19an. Besteak beste, ekainaren 18an, Sestaoko Naval ontziolako egoeraren gainean, EAJ, EA, Ezker Batua, PP eta PSE-EE alderdiek Eusko Legebiltzarrean adostutakoa bozkatuko dute bertan. Baita "Kzgunea"rekin dagoen lankidetza hitzarmenaren berristapena ere.