Aurten, Algortako Itxartu taldeak emango dio hasiera jaialdiari Euskal Herriko tradiziozko koreografien eskutik eta, biharamunean, Wielkopolska eskualdeko folklorearen adierazlea den Lany taldea -Poznango (Polonia) Nekazaritza Unibertsitateko Dantza Taldea- arituko da.
Azken egunean, amaiera bikaina emango dio jaialdiari Sviesa Vilniuseko Pedagogia Unibertsitateko Kantu eta Dantza talde lituaniarrak, bere herriko eslaviar tradiziozko dantza eta kantuak erakutsiz.
Modu honetan, jaialdia aukera ezin hobea izango da herrialde ezberdinen ohituretara gerturatzeko, elkarrengandik urrun dauden lurraldeak nolabait batuz. Emanaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira, Biotz Alai Plazan, eta sarrerak dohainik izango dira.