Karabesu mendian 23.564 zuhaitz landatuko ditu Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 20a, 23:19

Azarotik aurrera, Karabesu mendiko basoak berritzeko lehen faseari ekingo dio Erandioko Udalak. Horretarako, hostozabal eta konifero hainbat espezietako 23.564 zuhaitz landatuko dira guztira, 16 hektareako azaleran. Era berean, beste 4 hektarea ere garbituko dira. Udal arduradunek jakinarazi dutenez, orotara 40 hektareako azalera du Karabesu mendiak (Akarlanda-Unbe parkearen mugakidea). Hain zuzen ere, udalerriko mendiak kudeatzeko asmo handiko plan baten lehenengo jarduera dira lehenengo fase honetan garatuko diren birlandaketa-lanak. Karabesu mendiari dagokionez, 2005-2006 urtealdian bukatuko da berriztaketa.

Mendira sartzeko eta gero unadak izango direnak osatzeko, aurtengo abuztuan bertan hasiko dira pista sarea eraikitzeko lanak. Pista horiek paisaia ikusteko ibilbide bihurtuko dira. mendiko pasealekua alegia. Zehazki 19.559 konifero eta 4.005 hostozabal landatuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun