Paellen egunerako hainbat neurri ezarri ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 20a, 23:20

Datorren uztailaren 25ean, Aixerrotan ospatuko den XLIX. Nazioarteko Paellen Txapelketa dela eta, ezbeharrak ekiditeko hainbat trafiko neurri ezarriko ditu Getxoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Sailak. Horrela, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Becquer kaletik sartu beharko dira ibilgailuak jai gunera eta irten, berriz, Bostgarrena, Santa Mariñe Haitza eta Maidagan kaleetatik.

Materiala ahalik eta denbora laburrenean eraman beharko da paellen gunera, beti ere 10:00ak baino lehen, ordu horretatik aurrera ezin izango baitira ibilgailuak jai gunean sartu.

Era berean, istripuak saihesteko sistema ere aurreikusi dute udal arduradunek. Sorospenetarako postu bat eta bi anbulantzia egongo dira bertan, bata bidegorrian kokatuta, bestea jai gunearen sarreraren aurrean eta hirugarrena atzeko aldean. Edozein gertaeraren edo larrialdiren aurrean, Getxoko Herri Babeserako zerbitzuko eta Udaltzaingoko telefono zenbakira (94 489 02 02) deitu behar dela gogoratu du Herritarren Segutasunerako Sailak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun