Galdetu genuenean zein zen arrazoia horretarako, gure janskera zela arazoa erantzun ziguten. Eguzkitan 35 gradu zen eta gu gona eta tirantedun kamisetak generaman. Kanpoko gizon batek beste ate batetik saiatzeko komentatu zigun.
Hara abiatu ginen baina "segurata" bat zegoen kanpoan; eta bakarrik gutariko batzuei utzi zigun sartzen.
Behin barruan geundela, beste emakume segurata batek ohiuka eta mikrofonotik deitzen hasi zen. Une horretan, gizon batzuk sartu ziren eta kalera bota gintuzten.
Beste batzuetan ere horrelakoak gertatu zaizkit. Adibidez, Tunezko meskitetan berdin egiten dute; baina gutxienez badituzte mantila batzuk uzteko; eta gainera, haien erlijioak horrela agintzen du eta gu ez gara inor hori aldatzeko.
Gainera, Bartzelonan, hiri handia, modernoa, non eskontzetan emakumeen soinekoek eskoteak daukatela, harrigarria iruditu zitzaigun sarrera debekatzea arrazoi horregatik.
Baina benetan haserretu gintuena izan zen, gu ateratzerakoan, gizon bat tirantedun kamisetarekin ez zuela inolako arazorik izan sartzeko.
Zergatik gizon honi ez zioten sarrera debekatu eta guri bai?
Hala ere, aste on bat pasa genuen eta Bartzelona ikaragarri gustatu zitzaigun, bere parkeak, eraikuntzak eta jendea.