Atzo Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak adierazi zuenez, txirrindulari lasterketarako oinezkoen pasabideak leuntzeko, "behin baino gehiagotan erabiliak izan zitezkeen arrapala mugikorrak" jartzea eskatu zioten Iñaki Zarraoa alkateari. "Hala ere, ez ziguten kasurik egin, eta aurten ere 29 mila euro gastatuko dituzte zementuzkoak jartzeko. Beste sistema bat erabili beharko lukete, urtetik urtera horrenbeste diru ez xahutzeko", azaldu du zinegotzi popularrak.
Ildo berean, "eguneko zentroetarako edota gizarterako ardura handiagoa daukaten gauzetarako, dirurik ez dagoelako kexatzea" egotzi dio udal gobernuari Arruek. Bere hitzetan, "irtenbide errazagoa duen gai honetan dirua botaka dabiltza". Azkenik, "Zarraoa auzotarren diruerekin kontu handiagoarekin ibili behar dela konturatzea" espero dutela gaineratu du.