Kotxea uzteagatik ordaindu behar izatea gogor kritikatzen ari dira Sopelako hondartzetako erabiltzaileak, batez ere Arrietarara joaten direnak. Izan ere, uda hasi zenetik oinez baino ezin da igaro hondartzara. Aparkalekuko tiketak egun osoan kotxea uzteko aukera ematen du. Hala ere, Ibarrak onartu duenez, "bidezkoagoa litzateke aparkatutako denboraren arabera dirua ordaintzea".
Oinezkoen gunea
Alkateak EFEri egindako adierazpenen arabera, autoa aparkatzeagatik ordaindu behar izateak "hondartzak zaintzen" lagunduko dio Udalari. "Areatzak mantentzea garestia da eta sopeloztar guztien diruarekin egiten dugu. Beraz, ez zait batere arraroa iruditzen, gainontzekoei parkinga ordaintzea eskatzea", gaineratu du Ibarrak.
Arrietara kotxeak sartzeko jarritako debekuari dagokionez, "auzotar eta bisitari gehienek onartzen ari dira", alkatearen hitzetan.