Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak, Erromoko Gaztetxearekin batera alkatearekin elkarrizketatzeko eskaera eginda zeukan, bestalde 13 egun egon gara Txiki Otaegi enparantzan akanpatuta, gaztetxearen aldeko borrokan sendotasuna agerian utziz eta alternatibak zein irtenbideak lantzeko prest.
Akanpadak iraun duen denbora honetan tailerrak dinamizatzen, eztabaidatzen, txarlak antolatzen, kaleko zinema eskeintzen, muralak egiten, komunikatzen, harremanak sendotzen,
etabar luze baten egon gara. Baita jarrituko ere!!
Ez dugu etsiko!
Jakin badakigu han dena, gure herriko gobernadore eta dirudunei ez zaiela batere gustatzen. 5 urteetan 8 kaleratze jasan bait ditugu, jabego pribatuetatik, udal eraikinetatik, konstruktoreen jabegoeetatik... eta azkenik KALETIK!
PNVk eta beraz Getxoko alkatetzak, eta bereziki Zarraoari hainbeste predikatzen duen negoziazioaren irtenbidea gogorarazi nahi nioke.
Arazoak ez bait dira errepresiaz konpontzen. Kaletik inork ere ez gaita botako.
Barkatu kalea geurea da! Ondorioak ailegako dira.