Baionako Xaramela Abesbatzak emango dio hasiera Gorlizko Habanera Jaialdiari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 22a, 22:29

Lau taldek hartuko dute parte ostiral honetan Iberrebarri Plazan ospatuko den Habaneren eta Euskal Polifoniaren Jaialdiaren hamargarren edizioan, Gorlizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Gaueko 23:00etan hasita, Baionako Xaramela Abesbatzak, Bilboko Euzkeria Sozietate Koralak, Galdakaoko Usansolo Orfeoiak eta Gorlizko Lirain Abesbatzak abestuko dute.

Talde lapurtarrak, "Ixil, ixilik", "Melodías Antillanas", "La hamaca" eta "Kitolis" interpretatuko ditu; Bilboko Euzkeria abesbatzaren errepertorioa, aldiz, "Goizian argi hastian", "Gizon dantza", "La paloma" eta "En mi viejo San Juan" piezek osatuko dute.

Ondoren, Usansolo Orfeoiari iritsiko zaio txanda, eta "Huellas en la arena", "Con sabor tropical", "Herribehera", "Aldunden gizonik ez zurrume dantza" interpretatuko ditu; azkenik, Lirain talde gorliztarrak, "Cielo de Cuba", "El platanar", "Maria Maialen", "Gabiltzan kalez kale" eta "Porque me sale del alma" abestuko ditu. Jaialdia bukatzeko, talde guztiek batera interpretatuko dute "La bella Lola".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun