Santana eta Santiagoak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 22a, 23:22

Euskal Herriko bazter guztietan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere, tokiren bateko jaiak amaitu eta handik lasterrera hasten dira alboko herrietakoak. Gainera, askotan aldi berean izaten dira eta zail samar egiten zaigu nora joan erabakitzea. Izan ere, leku guztietako festek bere xarma daukate. Asteburu honetan, badaukagu zer aukeratu eskualdean. Areetan ostiral honetan hasi eta igandera arte luzatuko dira San Ana jaiak. Gorlizen ere bihar piztuko dute Santiagoen suziria eta uztailaren 27an, Urri erre bitartean, gozatzeko aukera izango dute bertakoek zein kanpokoek. Berangon, berriz, larunbatean hasi eta astelehenean amaituko dira Santa Ana ospakizunak.

Ikusi jaien egitaraua agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun