Ezbeharra atzo arratsaldeko 15:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen N-240 errepidean, Lemoako Pozueta auzotik igarotzean, Citroën Xsara batek kamioi baten eta Opel Astra baten kontra talka egin zuenean.
Kolpe gogorraren ondorioz, Citroën Xsara autoan zihoazen Gamesako lau langileek bizia galdu zuten. Istripuan beste bi lagun ere zauritu egin ziren, kamioiaren eta beste autoaren gidaria, hain zuzen ere, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zituzten.
Gaiaren inguruko albisteak
Gamesako langileek elkarteratzea egin dute lau lankideen heriotza salatzeko - Gara (2004 Uzt 23)