Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak aipatu duenez, urtero ikusten dituzte "behartuak" euren buruak horrelako gertaerak salatzera. "Gainera, larriagoa da aurtengoan, karteletan eta esku-orrietan, jaiekin zerikusirik ez duen ezer jartzea debekatzen duen dekretua onartu zuelako udalbatzak", azaldu du zinegotziak.
Bere ustez, "mundu erradikalaren jarraitzaileen jai liburuxkaren erabilera politikoa" besterik ez da gertatutakoa. "Terrorismoaren apologia eta presoen gorespena egiteko erabiltzen dituzte jaiak. Eta hori ezin dugu onartu", gaineratu du Arruek. "Jaien erabilera politikoa egin dadin galarazteko", dekretua betearaztea eta liburuxka erretiratzea eskatu dio udal gobernuari. PPko zinegotziak esan duenez, "Dibertsioan, alaitasunean eta pluraltasunean oinarritutako jaiak nahi ditugu, getxoztarren gehiengoak parte hartzeko aukera ematen dutenak, inork bere ideia politikoen propaganda egiteko erabili gabe".
Bitartean, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari egoeraren berri emango diola adierazi du Arruek.