Ander Deuna Ikastolak Saharako umeen bisita izango du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 27a, 23:07

Urtero egiten den ikasketa bidaiaren baitan, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara joango dira aurten Sopelako Ander Deuna ikastolako Batxilergo lehenengo urratseko ikasleak. Hori dela eta, bihar (uztailak 28) orain Euskal Herrian dauden ume sahararren omenezko jaia antolatzea erabaki dute. Ikastolatik jakinarazi dutenez, “Saharako eta Euskal Herriko haurrek elkar ezagutzeko eta haiekin lehenengo kontaktua izateko aukera ezin hobea izango da”. Izan ere, ekitaldi ugari antolatu dituzte biharko.

Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun