Hain zuzen ere, datorren ostiraleko osoko bilkurara eramango duten mozioaren aurkezpenean salatu du gertaera Arruek. Horren bidez, Getxoko Udalaren eta sindikatoetako ordezkarien artean osatuko diren negoziazio mahaietan udalbatzan ordezkaritza daukaten alderdi politiko guztiak "proportzionalki" ordezkatuta egotea eskatuko dute popularrek. Udalbatzak berak izendatuko lituzke horren kideak.
Halaber, Arruek adierazi duenez, negoziazio ezak "lan-gatazka egoera larria eta udal langileen artean ezinegona sortzen ari da". "Egunetik egunera larriagoa da egoera", aipatu du Arruek, Eduardo Andrade eta Jesus Toca PPko zinegotziekin batera emandako prentsaurrekoan.
Igandean Aixerrotako landetan egin zen XLIX. Nazioarteko Paella Txapelketaren antolaketagatik, Itxas Argia elkartea zoriontzeko aprobetxatu nahi izan du gaurko prentsaurrekoa Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Horretaz gain, lehiaketa egin zen esparruan agertutako pintadak publikoki gaitzetsi ditu. Popularren ordezkariak adierazi duenez, bere aurkako eta PPko gainontzeko zinegotzi kontrako "mehatxuzko pintadak" ikus zitezkeen jai-esparruan. "Gure izenak itu irudiez inguraturik agertzen ziren", azaldu du eta Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri dutela ere bai. "San Inazioko jaien erabilera politikoa" egiten dela ostiralean Arruek berak egindako adierazpenen "ondoriotzat" jo du gertaera Getxoko PPko bozeramaleak.