Lemoizen zentral elektrikoa egin nahi duela Iberdrolak adierazi du Sabin Aranak eta enpresak gezurtatu egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 27a, 00:06

Azken bost urteetan Bizkaiko Enplegu Sustapen eta Prestakuntzarako diputatu izan denak gaur egin du azken agerraldia kargu horrekin. Sabin Aranak komunikabideen aurrean bere gestioaren balantzea egin eta agerraldian Lemoizko Zentral Nuklearra izan behar zuenarentzat badagoela beste proiekturik esan du. Bere hitzetan, Iberdrolak hartuko luke berriz ere lur sail horien kudeaketa 800 Mw-eko ziklo konbinatuko zentral elektrikoa (1.600 Mw-etara zabal daitekeena) egiteko. Hala ere, eitb.com-en adierazten denez, Iberdrolak gezurtatu egin du Aranak esandakoa.

Bizkaiko Kostak ez duela horrelakorik iritzita, Sabin Aranak, aurreratuta omen dauden Iberdrolaren asmoen berri eman du azken agerraldian. Ziklo konbinatuko zentrala eraiki nahi dute Lemoizen, zentral nuklearrerako egin ziren eraikinen alboan, Basorda kalan.

Iberdrolak gezurtatu egin du baina Aranak azaldu du proiektua aurreratuta dagoela eta Jose Montilla, Espainiako Gobernuko Industria ministroa ere jakinaren gainean dagoela. Eusko Jaurlaritzatik aldiz, ez dutela Iberdrolaren asmoen berririk adierazi dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun