Euskaltel-Euskadik Landaluze gabe egingo dio aurre San Inazio eguneko zirkuitoari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 28a, 20:42

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak Getxoko Zirkuitoa - Ricardo Otxoa IV. Memorialean hartuko du parte larunbat honetan, Frantziako Tourrean aritu ondoren euskal errepideetan egingo duten lehen agerraldian. Lastekertan Iñigo Landaluze taldeko buru izatea aurreikusi bazen ere, azkenean ez da horrela izango. Euskalteleko "hamarrekoa" hurrengo txirrindulariek osatuko dute, Julian Gorosperen zuzendaritzapean: Gorka Arrizabalaga, Mikel Artetxe, Koldo Fernández de Larrea, Dioni Galparsoro, Gorka González, Iñaki Isasi, Roberto Laiseka, Alberto López de Munain, Aitor Silloniz eta Josu Silloniz.

Irteera goizeko 9:00etan izango da, Arriluzeko kaian, aurreko edizioetan bezala, eta 16,8 kilometroko ohiko ibilbidean burutuko da, 11 itzuli eginez 185,3 kilometroko ibilbide osoa osatu arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun