Zehazkiago, 23:00etatik 6:00ak arte, trenak 7,5 minutuko maiztasunarekin ibiliko dira Bolueta-San Inaziora bidean, 15 minuturo Bidezabalera bidean eta 30 minuturo Plentzia eta Uribinagara bidean.
6:00etatik 9:00ak arte, berriz, zerbitzuak indartuko dituzte eta Bolueta-San Inaziorako trenak bost minuturo ibiliko dira. Bidezabalerakoak 10 minuturo eta Plentzia eta Urbinagarako trenak 20 minuturo.
Beste alde batetik, abuztuaren 2tik aurrera, Metro Bilbaok trenen ordutegiak moldatuko ditu hilabete horretako eskaerari egokitu eta aurre egiteko. Hain zuzen ere, tren ezberdinek egiten dituzten bidaien kopurua ehuneko 45 jaisten da, gutxi gorabehera.
Horrela, abuztuan zehar, Bidezabal eta Urbinagarako trenen maiztasuna 10 minutukoa izango da egun osoan. Hala ere, eta aurreko urteetan bezalaxe, konpainiak etengabeko zerbitzua eskainiko du Bilboko Aste Nagusiko bederatzi egunetan.