Oporrak - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 4a, 22:30

Ez dakit zergatik baina azkenealdi honetan apenas ez dut ezer entzun berba batzuk botatzeko inspirazio argiren bat ekar ziezadakenik. Idazteko gogo eza akaso, edo hain stresanteak bizi ditugun uda asteburuak beharbada.

Edozelan ere, zerbaitetaz konturatu naiz, betikolez inguruneari begirada zorrotz bat botaz, egunerokotasunak dakarrena behin eta berriz aztertuaz. Oporrak zein udak dakarzkigun idiosinkrazia berria zertxobait kezkatuta nauka. Zergatik?!, inora ez noalako, plan exotikorik patrikan ez dudalako, Costa Rican (Amerikakoa ez hau gurea) bungalo koloretsu bat alokatu ez dudalako. Ezagunen bat kalean topatzerakoan, zelan klasiko horren ostean ia nonbaitera noan izanen de lehenengo galdera. Beti.

Eta bai, suposatzen dut garaiko kezka izango dela, oporrak direla eta norbanakoak osorik sentitzeko plan bat izan behar duela, bestela egueroko ekuaziotik at berriro ere. Komertzioak etxe eta familia izatea behartzen gaitu, baita opor neurtu baina abentura ispirituarekin ere. Askok eta askok kontatzen didate, prezioa hau edo bestea izan, eskaintza hau zein bestea izan ba hara, Malasia, edo horra, Tenerifera, eta ia ba plazak dauden, zeren baihar hartzen ditu neskak 15 egunetako oporrak eta ondino hamen gaude, txosnan, oporretako dirua gastatzen, dio baten batek.

Agian nik, mugitzekoa ukerarik ez dudalako ere izango da, baina, uste dut aisialdi garaian behar garaian beste stresatu egiten garela. Eta, hortaz, oporrak ansiedade erraldoiaz bizi ditugula. Ez mesedez, hori ez! Lasai zaitezte eta gaitezen danok, denbora librea gurea da, ez beste inorena, bizi ditzagun presaka ibili barik, lasai laztana, aurten ez bada datorren urtean izango da, esan zion neskak kuadrilako bati aurrekoan. Eta esaldi horrek berak inspiratu nau oraingoan, baina badinotzuet, inspirazio baten premian nago, eta akaso paranoico nabil, eta uda ere zigortzen dut nik bakarrik ikusten dudan kontsumo oporrak mahai gainean jarriz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun