Uztalaikaren 25an paella lehiaketa ospatu zen Aixerrotako zelaietan eta 600 taldek parte hartu zuten. Urtero "etxolak" eraikitzen hasten dira hilabete lehenago taldeek eta lanak irauten duten artean berta jaten eta lo egiten egoten dira. Pentsa ezazue nola gelditzen diren zelaiak paella eguneko gaueko hamarretarako. Nork garbitu beharko lituzte, koadrillek edo garbitzaileek?. Beste alde batetik, datorren urtean non egingo da lehiaketa? Jakina da jabea salgai utzi duela landa.
Eta zer gertatuko da alkate honek jarraitzen badu? Jai barik utziko gaitu betirako? Lo-hiri bihurtuko da Getxo herria.
Zerbait egin beharko genuke getxoztarrek arazo hauek konpontzeko. Edo utziko dugu alkateak eta bere alderdiak nahi dutena egitea. Erantzuna ahal den lasterren ikustea espero dut.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.