Ereaga, Larrabasterra eta Plentziako hondartzetan ere izango da igandean euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 5a, 21:12

Gorka Martinez Urdulizko euskal preso politikoari 32 urteko kartzela zigorra jarri diote

(Argazkia Indymediatik hartua)

Uztailaren 31n, irteera operazioarekin batera, Euskal Herriko errepide sareko gunerik garrantzitsuenetan egin ziren mobilizazioekin bat eginez, beste ekimen bat antolatu du abuztuaren 8rako Etxeratek, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko. Horrela, azken urteetan egin den bezala, elkarretaratzeak egingo dira datorren igandean, 12:00etan, Euskal Herriko hondartzetan. Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren bidez adierazi duenez, hiru areatzetan izango dira mobilizazioak Uribe Kosta eskualdean: Ereagan Igeretxetik (Erandio, Leioa eta Getxoko lagunentzat), Larrabasterran (Berango, Sopela eta Hego Uribekoentzat) eta Plentzia-Gorlizen (Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Barrika eta Urdulizko lagunentzat) Etxerat-ek hauetan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du; horrela, "euskal gizarte osoa" deitu du ekimenotara.

Gorka Martinez urduliztarrari 32 urteko espetxe zigorra

Gara egunkariak joan den ostegunean adierazitakoaren arabera, Espainiako Entzutegi Nazionalak 32 urteko espetxe zigorra jarri dio Gorka Martinez Ahedo preso politikoari, 1994ko apirilaren 28an, Trapagaranen, ETAk eginiko atentatu batean "laguntzaile lana" egin zuelakoan. Benigno Villalobos guardia zibila hil zen ekintza hartan. Epaitegiak guardia zibilaren senideei 120.000 euro ordaintzera ere zigortu du presoa. Horretaz gainera, herri-salatariaren eskaerari jarraiki, epaitegi bereziak eginbideak hasi ditu, epaiketa egunetan, Martinezek "epaitegi batean kalte edota bake egoera hauste delituak" egin zituen aztertzeko.


Etxerat-ek bere eskaerak errepide eta hondartzetara eramango ditu - Berria (2004 Uzt 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun