Patxi Markes Zelaia Berangoko euskal preso politikoaren senitartekoek auto-istripua izan zuten larunbatean (abuztuak 7), Xixón inguruan, Teixeiro-Curtiseko espetxera (Galizia) bisita egitera zihoazela. Kotxean Miren Zelaia (presoaren ama), Geron Zelaia (osaba), Iñaki Berasategi (lehengusua), Idoia Markes (arreba) eta azken honen semea Xabi, 18 hilabetekoa, zihoazen.
Iñaki Berasategik hankan apurketa bat izan zuen eta Patxi Markesen amak alde batean golpeak, Xixóngo ospitalean izan zituzten ordu batzuk obserbazioan: 19:30erako Berangoko bidean zeuden jada, Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman zuenez.
Elkarretaratzea
Astero bezala, gaur 20:00etan elkarretaratzea egin dute Berangoko Gudari enparantzan, sakabanaketa politika eta dispertsioa salatzeko. Bide batez, Patxi Markesen senitartekoek izandako istripua salatu nahi izan dute. Curtiseko espetxea Euskal Herritik 763 kilometrotara dago. Bertan, 17 euskal preso politiko daude gaur egun.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.