Goizean zehar, bisitariek euskal baserriko hainbat ekoizkin erosi ahal izango dituzte, hala nola, barazkiak, frutak, gaztak, pateak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa, txakolina... Sendabelarrak eta lore apaingarriak eta artisautsa-kontserbak ere izango dira, besteak beste.
Gainera, trikitilariek eta dultzaineroek giroa alaituko dute eta txoznetan txorizoa, sagardoa eta beste hainbat produktu dastatu ahal izango dira. Eguerdia aldera, gazta, barazki eta landareen ohiko lehiaketak egingo dira.
Aipatu bezala, jaieguna gaueko 22:00etan bukatuko da, Biotz Alai abesbatza algortarrak izen bera duen plazan eskainiko duen doako emanaldiarekin.
Azokan aurkezten diren produktuen kalitatea eta aniztasuna dira ekimenaren ezaugarri nagusiak. Ildo honetan, mota honetako Bizkaiko azokarik garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, eta horrela, baieztatzen du joan den urtean 15 milatik gora bisitari izatea.