Goierri-Barrika Txirrindularitza Saria egingo da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 13a, 20:58

Sopelako Ugeraga kirol elkarteak antolatuta eta Barrikako Udalaren laguntzaz, "Goierri-Barrika Saria" 2. mailako kadeteen txirrindulari lasterketa egingo da larunbat honetan. 10:30etik aurrera, 55,2 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Besteak beste, Barrikako Goierri auzotik abiatuko da lasterketa, Plentziako zubia, Elortza, Urduliz, Garbigunea eta Sopelatik igaro ondoren, berriro ere, Goierrin amaitzeko (Arriaga auzotik aurten). Ibilbideari lau itzuli egin beharko dizkiete txirrindulariek.

Parte hartu nahi duten guztiek lasterketa hasi baino ordu bete lehenago eman beharko dute izena Goierri auzoan. Gainera, irten aurretik bertan egon beharko dira dortsala hartu eta irteera-orria sinatzeko, edota bestelako argibideetarako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun