Algortako Portu Zaharreko jaiak amaitzera bidean doaz, eta bitartean, festak abiatu dira Uribe Kosta eskualdeko beste hainbat bazterretan. Bestean beste, 16:30ean piztu dute Andramarien suziria Erandio Goikoan, baita Erandio eta Leioa arteko Santimami auzoko festetakoa ere. Lehenengoak, igandera arte luzatuko dira eta XV. baserri produktuen erakusketa-azoka egongo da ikusgai azken egunean, besteak beste. Santimamikoak, berriz, gaur eta bihar izango dira eta datorren asteko astearte eta asteazkenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.