Oporrak igarotzeko beste era bat - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 13a, 21:52

Abuztuan gaude eta batzurentzat oporrak heldu dira. Niri ekainaren bukaeran heldu zitzaizkidan. Ikasle eta irakaslea naiz, beraz, beste batzuk baino zorte handiagoa daukat opor kontuei dagokionez.

Oporretan ez naiz joan, beno, baietz esan daiteke. Ez naiz ez hondartzara joan beste asko bezala, ez hiri zoragarri bat bisitatzera... Torrecilla de Cameros-en pasa ditut hamaika egun. Errioxako herri galdu batean, baina pena merezi izan du.

Urte guztian zehar begirale bezala nago Algortako Scout Taldean. Kanpamenduak gabonetan, aste santuan eta udan egiten ditugu. Aurten ume gutxi etorri dira, hogeitabost edo. Baina merezi du zure oporrak beraiekin igarotzea. Eurek zugandik ikasten dute eta zuk haiengandik.

“Espedizioa” Algortatik irten zen uztailaren 16an eta 27an bueltatu zen. Egun zoragarriak izan dira. Eguraldia lagun izan dugu, bero gehiegi agian. Mendi puntan akanpatu genuen gure denda eta traste guztiekin. Irteerak mendira, piszinara, martxa regulatua, pista jokoak, tailerrak... Denbora ez dugu galdu.

Egun hauetan parada izaten duzu umeak ezagutzeko, beraien kezkak entzuteko eta batzutan argitzeko edo zure iritzia emateko. 8-18 urteko umeak dira, batzuk ez hain umeak. Laguntzen zaituzte gauza denetan eta asko eskertzen da.

Batzuk pentsatuko dute denbora galtzea dela. Oso okertuta daude. Nahiago dut hamaika egun mendian egon lasai-lasai eurekin jendez betetako hondartza batetan baino. Aske ere sentitzen dira, begiraleak gazteak gara eta askatasun puntu bat ematen diegu, gurasoak baino hobeto ulertzen ditugu, edo behintzat hori esaten dute.

Azken batean egun zoragarriak izan dira. Ez ditugu ahaztuko. Gehienetan basatiarena egiten egon gara (igual begiraleak umeak baino gehiago), azken baten umeak baino hobeto pasatu dugu.

Beraz, oporrak beste era batera igaro nahi badituzue, badakizue.

P.D: Ondo pasa, gutxi gasta eta bueltak amari!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun