Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta hondartzara doazen batzuk sorosleak bekaizten dituzten. Orain egun batzuk, bainulari batek sakeleko telefonotik 112ra deitu zuen, Barinatxe hondartzako ezkerraldean bi igerilari arriskuan zeudela esanez. Sorosleek harrituta geratu ziren SOS Deiak-ek hondartzako sorostokira deitu zuenean salbamenduari buruz galdezka.
Ez zegoen inolako salbamendurik. Sorosle bat uretan zegoen igerilariei nondik atera behar ziren esateko. Handik denbora gutxira, helikopteroa eta urpekari bat etorri ziren, eta sorosleak zur eta lur.
Zer egin daiteke sorosleen lanean sartzen diren bainulari horiekin? Sorosleak ez dira euren lanetan sartzen. Are gehiago, SOS Deiak-en sorosleekiko jarrera ez zen batere egokia izan.
Bainulari askok sorosleak bekaizten dituzte. Jakingo balute zelan bizi diren eta lanerako dituzten baldintzak, sorosleak izan nahiko lukete? Bai zera! Noraino helduko gara? Zein da jarraitu behar den bidea?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.