Osasuna beste gauzen gainetik - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 24a, 20:10

Ia bi urte pasa dira Prestige itsasuntzia hondoratu zenetik. Garai hartan hondartza asko itxi ziren, baina uda heltzean eta turismoaren igoerarekin batera, berriz ireki ziren.

Honekin salatu nahi dut zein puntutara arte arduratzen diren osasun zerbitzukoek, gobernuak, udalak... gure osasunaz eta herrien ekonomiaz.

Adibide moduan jar dezaket Zarauzko hondartza, hurbiletik bizi izan dudalako. Hondartza hori uda honetan askotan itxi behar izan dute.

Lehenengo aldia arazgailua apurtu egin zelako izan zen, eta ur zikin guztiak itsasora zihozelako. Uztaila zen eta hiru egunetan zehar itxi zuten, berriz ireki zutenean garbi zegoela esanez, pertsona batzuk negalak izan zituzten. Teorian ez zeukan loturarik uraren egoerarekin, baina nork daki!

Aste bat beranduago arrain hilak agertzen hasi ziren. Berriz ere hondartza itxi zuten, baina oraingo hontan bakarrik zati bat, Abuztua zen. Ziurtasunez ezin izan dute jakin zein izan zen arrazoia, beharbada alboko lantegiren bat, edo.

Eta horrela daramagu abuztu osoa, aste bat ireki, bi egunetan itxi...

Badakit oso gaizki ez dela egongo ura, baina ezinezkoa iruditzen zait egun batean garbi egotea eta hurrengoan ez, eta are gehiago: 2 metroko distantzian, alde batean bandera berdea jartzea eta bestean gorria.

Eskatuko nuke turismoaren gainetik, hau da, ekonomiaren gainetik, gure osasunean pentsatzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun