Kepa Junkerak emanaldia eskainiko du Erandioko San Agustin jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 24a, 20:53

Asteazken honetako 13:30ean piztuko den suziriarekin emango zaie hasiera Erandion San Agustin jaiei. Igandera bitartean, ugariak izango dira txiki zein handientzako antolaturiko ekitaldiak. Baina bat aipatzekotan, Kepa Junkera trikitilariak larunbatean eskainiko duen emanaldia. Gauerdian hasiko da ikuskizuna, azokan. Hala ere, gainontzeko egunetan ere egongo da zer ikusi eta zer entzun. Besteak beste, ostegunean, usain gozoz beteko dira kale bazterrak antolatu duten marmitako txapelketari esker. Hain zuzen ere, Algortako Portu Zaharreko jaietan bezala, Pijama Eguna ospatuko dute egun horretan. Gauean, berriz, dantzaldia eskainiko du Urgabek, 23:00etan Irailaren 23a plazan. Ostiralean antzerki ikuskizun paregabea egongo da: Bonbolinak taldeak "Hecate bebe mi sangre" antzezlana eskainiko du. Eta larunbatean, gastronomiarekin jarraituz, bakailaoa pil-pilean txapelketa dago.

Bitartean, azken txanpan sartu dira joan den larunbatean hasi ziren Leioako San Bartolome auzoko jaiak. Besteak beste, dantzaldia eskainiko du gaur, 23:30etik aurrera, Urgabek.

Ikusi Erandioko jaien egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun