Urdulizko Andramarien suziria datorren ostiralera arte piztuko ez den arren, herria jai giroan murgiltzen hasteko, baserritarren azoka antolatu dute larunbat honetan. Goiz osoan zehar, bertoko gaien lehiaketa, erakusketa eta salmenta (ortuariak, frutak, loreak, gaztak, txakolina, euskal pastela... ) egongo dira, Antzonekoa plazan. Gainera, arratsaldean, herriko futbol taldearen aurkezpen ekitaldia egingo dute, 17:00etan. Ohorezko mailako partida ere egongo da, Urduliz eta Sodupe aurrez aurre izango dituena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.