Larunbat honetan, hareazko gazteluen haurrentzako txapelketako zortzigarren edizioa ospatuko da Gorlizeko hondartzan (Astondon), 11:00etatik aurrera. Horrela, Sopelan eta Bakion jada egin eta gero, aurtengo lehiaketa errondari emango zaio bukaera. Gorlizeko Kultur Etxearekin batera, Onda Cerok, BBKk eta beste hainbat erakundek lagundu dute antolakuntzan. Hainbat opari eta sari banatuko dituzte hauek.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko kideek osatuko dute egindako eraikinak epaitzeaz arduratuko den taldea. Izen ematea hondartzan bertan egin beharko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.