Surf eta irristaketa ikastaroak euskeraz Bizarra Lepoanen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 27a, 19:52

Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroa antolatu du 12 urtetik gorakoentzat. Irailaren lehenengo bi asteburutan egingo da jarduera Sopelako Barinatxe hondartzan; hilaren 4, 5, 11 eta 12an alegia. Izena eman nahi duten guztiek irailaren 3ra arte izango dute aukera. Hain zuzen ere, 45 euro ordaindu beharko dituzte elkarteko bazkideek, eta 60 euro gainontzekoek. Beste alde batetik, urriaren 2tik 30era irristaketa ikastaroa egingo dute Bizarra Lepoanekoek. Honetara apuntatzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta 30 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta 37 euro gainontzekoek. Hala ere, bi ikastaroetan izena eman nahi dutenentzako prezio bereziak jarri dituzte euskara elkartekoek: 70 euro bazkideek eta 82 euro ez bazkideek.

Bizkaiko Foru Aldundiko eta Getxoko Udaleko dirulaguntza jaso du Bizarra Lepoanek surf eta irristaketa ikastaroak antolatzeko. Apuntatzeko euskara elkartearen egoitzara deitzea besterik ez dago, 9:00etatik 13:00etara; 94 491 43 57 telefono zenbakira alegia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun