Aukera-berdintasuna sustatzeko dirulaguntza jasoko du Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abu. 27a, 19:52

Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea helburu izango duten ekintzak garatzeko, guztira 60.139 euroko dirulaguntzak eman dizkie hogei bat udaleri "Emakunde" Emakumearen Euskal Erakundeak. Besteak beste, informazio, sentsibilizazio eta trebakuntza arloekin zerikusia izango duten jarduerak sustatzeko asmoa dute 2004ko jardunaldian. Berangok ere jasoko du dirulaguntza.

Europa Pressek jakinarazi duenez, 6.000 euroko dirulaguntzak eman dizkie Basauri, Arrasate, Ondarroa, Bilbo eta Ermuako Udalei Emakundek. Horretaz gain, kopuru txikiagoko laguntzak jasoko dituzte Azpeitia, Barakaldo, Santurtzi, Gernika-Lumo, Anoeta, Urretxu, Berriz eta Berangoko Udalek.

Diruz lagundutakoen artean, aukera-berdintasuna sustatzeko udal egitasmoak; lan bizitza, familia bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen ikasteko tailerrak; genero indarkeria saihesteko ekintzak eta emakumeen inguruko hainbat jardunaldi aurki daitezke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun