Irak gerraren gainean ari denean, emakume zahar batek zuzen adierazten digu, emakume irakiar batek jakina: Ala, buelta zaitez gurera, zu zara handia Ala, ez gaitzazu ahaz, ta honda itzazu beraien etxeak, akabatu danak..... eraso Amerika Ala..mesedez ene jainkoa.... Hauexek dira gutxi gora behera emakume inuzente horren sentimenduak, Sadam-en armadakoa ez den emakume baten desioak, eta eskakizunak. Vendetta, mendekua, eta heriotza, jainkoaren izenean.
Eta, egia esanda, ni ez naiz harritzen, guztiz ikaratu ninduen horrek, nahiz eta jakin gorrotoak gorrotoa dakarrela etengabe, eternitatera arte. Emakume fededun horren alde azalduko zen edozein ikusle zineman, inolako ezbairik gabe, heriotza aldarrikatuz, gerratearen izaera betiko eta betirako iraunaraziz.
Farenheit 9/11k ez zidan holako sekretu berririk kontatu, bai ordean maisu lanaz agerian utzi, edozein gatazka politiko- ekonomikoan gertatzen dena, txikia zein handia izan, zibila zein mundukoa izan, nork geldiarazi ditzake? Nork emango du amore inteligentziaz? Non daude Greziar demokraziako jakintsuak?....oso erretoriko jarri banaiz artikulu honetan, benetan latinez esaten denez alea jacta es, gureak egin duela uste dudalako izan da.