Udaltzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz, erakunde horretarako zuzendaria izendatu du Sopelako Udalak. Polizia agenteen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeko, udan zehar garatutako "Elkar laguntzen" kanpainaren ildotik, Udal Gobernu Batzordeak udaltzaingorako ezarritako helburuak betetzen lagunduko du arduradun berriak. Besteak beste, Eleizalde plazan egongo den komisaria berria inauguratuko da bere zuzendaritzapean. Udal arduradunek adierazi dutenez, "polizia agenteek euren lana egitea erraztuko dute instalazio berriek".
Horrekin batera, udaltzain gehiago hartzea aurrikusten ari da Sopelako Udalak. Eskaera epea zabaldu eta dagozkien frogak egin ostean, urte hasierarako lanean egon daitezke polizia agente berriak. Halaber, hilabete hauetan udaltzainekin elkarlanean aritu diren laguntzaileak datorren udaldian ere mantentzea erabaki dute, "maila ona eman baitute".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.