Babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, salneurri garestienak ezarri ditu Uribe Kostan Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 2a, 22:32

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak emandako aginduak hiru salneurri ezberdin ezarri ditu babes ofizialeko etxebizitzetarako, eta beste horrenbeste multzotan banatu ditu EAEko udalerriak. Uribe Kostari dagokienez, hiru multzoetatik bi garestienetan aurkitzen dira udalerri guztiak. Horrela, Berango, Erandio, Getxo, Leioa eta Sopelan eraikitako BOEen gehienezko salneurria metro koadroko 1.262 eurotakoa izango da. Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen, berriz, metro koadroko 1.221 eurotan jarri dute muga. Parametro horien arabera, eskualde barruan ere ezberdintasunak ematen dira: Sopelan Urdulizen baino 2.460 euro garestiago izango da 60 metro koadroko etxea erostea.

"El Correo"k adierazi duenez, aipatutako udalerriak ez dira salneurri merkeagoa duen multzoan sartzen, metro koadroko 1.103 euro alegia. Eusko Jaurlaritzako arduradunen arabera, "operadore pribatuak ez ezik, bestelako erakunde publikoak inplikatu" nahi dituzte babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntzan, neurri horren arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun