Ohiko hitzorduari jarraituz, irailaren 9tik aurrera, 2004/2005 denboraldiko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du Fadurako Udal Kiroldegiak. Tenis, padel, igeriketa, yoga, gimnasia eta bestelako ikastaroak izango dira aukeran, adin guztietako pertsonentzat, txiki zein nagusi. Aurreko urtetan bezala, kirol batzuetan maila bat baino gehiago dago. Beraz, hasierako mailatik goragokoetara igarotzeko, beharrezkoa izango da egiaztapen froga bat egitea. Tenis eta padelean hasierako mailarako ere egin beharko da froga, behin ikastaroa hasita.
Ikastaroetan izena emateko datak:
Irailaren 6tik aurrera: Maila frogak igeriketan - tenis - padel (irakasleekin kontsultatu)
Irailak 9 eta 10: Ordu aldaketak (aurreko jarduera berdinetan)
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.