Abuztuaren 6ko Estatuko Buletin Ofizialean, Bilboko Portuko Agintaritzak argitaratutako iragarkiaren arabera, Getxo udalerrian gurutzuntzietarako kaia eraikitzeko eta ustiatzeko kontzesioa egiten zitzaion Abra-Getxo Kirol Portua elkargoari, legeak ezarritako epeen barruan, bestelako erakunderik ez baitzuen eraikitzeko eskaerarik aurkeztu.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak eta Getxoko Udalak osatzen dute elkargoa, azken honek daukalarik bazkidetza portzentairik nagusiena. Zentzu honetan, aipatutako azpiegitura finantziatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak elkartearen akzio gehienak bereganatu nahi zituela adierazi du Zarraoak. Hala ere, hasiera batetik, horren aurkako iritzia agertu du alkateak; 7.000 metro koadroko azalera izango duen kaiko lehorreko azalerari dagokionez,"gauza asko esateko dituelako Udalak"
Hala ere, egun Santurtzin dagoena ordezkatuko lukeen gurutzuntzietarako kaiaren finantziazioa Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskadiko Portuak erakundearen esku egon litekela argitu du Zarraoak, eta ez Abra-Getxo Kirol Portua elkargoarenean. Erakunde barruko gaiei lotutako azken ikutuak zehazteke, itsas azpiegtura berri honen eraikuntza lanak 2005 urtean has daitezkela adierazi du Getxoko alkateak.