Joan den asteburuan, Amerikako Estatu Batuetako Rochester hirian egin zen lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, kluben urrezko domina eskuratu zuen, 560 kiloko kategorian, Erandioko Goiherri taldeak. Finalaurrekoetan Gaztedi klubeko A taldekoekin lehiatu behar izan ziren. Laukizkoek bigarren taldeko lehenengo postuan amaitu zuten kanporaketetan. Finalera igarotzeko talde bizkaitar bien arteko borroka oso gogorra izan zen eta azkenean erandioztarrek irabazi zuten bi tiradetan. Azkenean, Gaztedi taldekoek laugarren postua lortu zuten. Tamalez, Espainiako selekzioaren barruan lehiatu behar izan ziren talde biak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!