Irailak 10an eta 11n Leioako Udondo auzoko jaiak ospatuko dira. Hauetarako Kraska gazte konpartsak jai batzordearekin batera egitarau zabala antolatu du asteburu osorako. Izan ere, Udondoko jaiak, jai herrikoien eredu aldarrikatu nahi dituzte gazteek, "auzoak eginak, auzoarentzat". Kraska konpartaskoen hitzetan, "Leioan, ohitura bihurtzen ari den modura udaletxea betikoa auzoak desegiten ari da etxebizitza garestiak altxatzeko asmoz. Udondo ere aurten horren adibide bihurtzen ari da, auzoa gutxinaka botatzen hasi baitira. Hala ere, Udondoko jaiak aurrera doaz". Besteak beste, Parabellun taldeak kontzertua emango du bihar, 23:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.