Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hiru maila egongo dira: gizonezkoak, emakumezkoak eta umeak (14 urtetik beherakoak). 40 urtetik gorako gizonezkoen artean, hamar lagunek baino gehiago izena emango balute gizonezko beteranoak kategorian sartuko lirateke; eta 35 urtetik gorako emakumezkoekin beste horrenbeste.
Aparteko jarduerak
Lsterketa amaituta, bazkaria izango dute parte-hartzaile eta antolatzaileek Barrikako Golfo Norte tabernan. Beste alde batetik, lasterketako argazkien erakusketa egingo da Txoko Landan (Bilboko Zazpi Kaleetan).
Argibide gehiagorako:
http://ene-naturismo.org/carrera/
"Patxi Ros 1998 trofeoa" Sopelako Lasterketa Nudistaren bostgarren edizioa egingo da larunbat honetan, 12:00etatik aurrera, Sopela eta Getxo udalerrien artean dagoen Barinatxe hondartzan. Guztira, 5.000 metroko ibilbidea (zirkuitura bi itzuli) osatu beharko dute parte-hartzaileek hondar gogorraren gainean, itsasbehera orduekin batera. Nahiz eta umeak nagusiekin batera aterako diren, ibilbide laburragoa beteko dute. Hori bai, guztiek biluzik egin beharko dute lasterketa. Hala ere, nahi izanez gero, txapela, eguzkitarako betaurrekoak, galtzerdiak eta oinetakoak jantzi ahal izango dituzte. Izen ematea egunean bertan egin ahal izango da Barinatxen bertan, 11:00etara arte. Aurrekoetan bezala,