Garagardo Azoka egongo da Portu Zaharrean irailaren 19ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 10a, 21:21

Gaur hasi eta irailaren 19a bitartean, mota askotariko garagardoak dastatzeko aukera edukiko dute Algortako Portu Zaharreko aparkalekuan jarritako karpan batzen direnek. Izan ere, hirugarren urtez jarraian, Garagardo Azoka antolatu du Getxo Artea Rugby taldeak. Edariaz gain, alemaniar sukaldaritzako jakiak eta entsaladak egongo dira aukeran. Azoka 18:00etatik 23:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostegunera, eta igandeetan. Ostiraletan eta larunbatetan ordu bat beranduago itxiko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun